Gipuzkoako Foru Aldundiaren ikurra

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

Really Simple Syndication

DIRU LAGUNTZAK

irudia

Diru laguntzen eskaerak Internet bidez egiteko egungo prozedura segurua da eta, paper gutxiago sortzeaz gain, joan-etorriak eta beste eragozpen batzuk saihesten ditu. Nahi baduzu, webcall zerbitzuaren laguntza izango duzu tramitazio prozesuan; beraz, aplikazioan sartu bezain pronto online laguntza edukiko duzu edozein unetan (leiho bakoitzaren eskuineko goialdean) eta dituzun zalantzak konpontzeko behar duzun laguntza guztia emango dizu zuzenean (astelehenetik ostegunera 08:00etatik 17:00etara, eta ostiralean 08:00etatik 15:00etara, udan izan ezik, udako ordutegia astelehenetik ostiralera 08:00etatik 15:00etara).

Diru laguntza eska dezakezu dagokion ziurtagiri digitalaren bitartez, pasahitz operatiboarekin edo egiaztapen bitartekorik gabe. Hala ere, egiaztapen bitartekorik gabe egiten baduzu eskaera, gogoan eduki behar duzu idatzizko eskaera bidali behar duzula sinatuta Kiroletako eta Kanpo Ekintzako Departamentura.

Sartu diru laguntzen aplikaziora, epearen barruan dauden laguntza lerroetan

Ikusi laguntza lerro guztiak


Nolanahi ere, Internet bidez eskaera tramitatzeko behar den bitarteko informatikorik ez baduzu edo ez bazara ausartzen baliabide hori erabiltzera, hitzordua har dezakezu zure etxetik gertuen dagoen kiroletako eskualde bulegoan, eta bertan tramitea egiten lagunduko dizue berehala.

Sartu eskualde bulegoen direktoriora


Eskaera egin aurretik bideo hau ikus dezakezu, orokorrean diru laguntzen aplikazioa nola funtzionatzen duen jakiteko. Hala ere, kontuan hartu behar duzu orientazio gisa hemen jarri den bideoa kanpoko bideo bat dela eta bertan azaltzen den eredua beste departamentu batekoa dela eta, beraz, prozeduraren bat desberdina izango dela punturen batean: adibidez, aplikazioan sartzeko (kiroleko diru laguntzak), nahikoa da leiho honetan azaltzen den lehen loturan klik egitea. Beste diferentzia bat ere badago: zure entitatearen izena idatzi beharrean, izena bilatu eta hautatu dezakezu izen horren zati bat (lau letra) bilatzailean sartuta.

BULETINAREN HARPIDETZA


  • Bikain
  • Kirolak.net
  • Gipuzkoako Kirol Kontseilua
  • Gipuzkoako Kirol Kartelak
  • Eutsi Kirolari
  • Kirola euskaraz
  • Kirolgi
  • Kirolaren Eurosarea
  • Kirolaren Euskal Eskola
  • Cinvidere
  • Kirolbegi
© KIROL ZERBITZUA

Gipuzkoanet